Askotan Pradeepaz gogoratzen naiz. Ikastaro batean geunden, Poonan, eta meditazioa hasterakoan beti esaten zuen: "orain ordu bete osoa eserita egongo gara, meditatzen garelakoan, meditatzaileak garela pretenditzen...". Pradeepak Oshoren idei zentralari ekiten zion, mendebaldetarrok, ixilik eseritzen garenean, ez gaude meditatzen, geure asmakizunei ekiten diegu, edo/ala/eta geure burua ospatzen gabiltza (ze ondo ari naiz meditatzen, ze baketsua nago,...). Oshoren teknikak geuri zuzenduta daude, gure arreta harrapatzen dute, nahi ta ez... oinarrizko lanak dira, gure barnean daukaguna ezagutzen eta adierazten hasteko, gogo-gorputzaren erlazioa lantzen dute. Ateak zabaltzen dituzte.

Eta handik bide luze bat. Osho-k esaten zuen meditazioa abentura bat zela, helbururik gabekoa, izan baino ez, ez ekin, ez egin; gogoketarik ez, ekintzarik ez, sentimendurik ez. Izan baino ez, han datza gozotasuna.


Osho


Hemen duzu galdera on bat: Nor da jabea eta nor da tresna?, zeu ala zeure gogoa?. Lehen mailako ariketa batekin hasiko gara:

  • Beiraren Kutxa ariketa







  • Hemen dituzu Osho-k egokitutako teknikarik famatuenak. Osho-ren arabera (eta Gouri Shankar meditazioa ezezik) hogei ta bat egun jarraian egin beharko zenituzke, emaitza onenak jasotzeko:

    Dynamik Meditazioa
    Kundalini Meditazioa
    Txakren Arnasa Meditazioa
    Nataraj Meditazioa
    Gouri Shankar Meditazioa



    Eskerrikasko zure bisitagatik. Ona izan eta ondo pasa